OHARRA
Ikasleen familia estimatu horiek:
Hezkuntza Sailak hala erabakita, Institutua eraberritzeko geroratu ezin diren lanak egin beharrean da. Egoera horrek eragozpenak eta trabak sortuko ditu, ezinbestean. Horregatik guztiagatik Institutuko Zuzendaritzak eskola-jarduerak ahalik eta era arruntenean aurrera eramateko antolakuntza neurriak hartuko ditu.
Lanak egiteko udako etena nahikoa izango ez denez, jada, hasita daude lan horiek. Une honetan zehazterik ez dagoen data batetik aurrera lan horiek gehitu egingo dira eta, batez ere, gaueko batxilergoari eragingo diote.
Dena dela, ez dago aurreikusita eskola-jarduera etetea, eragozpenak eragozpen.
Argibideren bat gehiago nahi izanez gero, ez zalantzarik izan Institutura deitzen.
Adeitasunez,
Zuzendaritzak